![katuari-dion-beldurra-betirako-galtzen-du-toxoplas](http://zientzia.net/site_media/photologue/photos/cache/sagua%20eta%20katua_display.jpg)
Toxoplasma gondii parasitoak eragiten du toxoplasmosia. Patogeno zelulabakarra da eta ugaztun- eta hegazti-espezie asko har ditzake ostalari gisa, baita gizakia ere, baina, ugaldu, katuaren hesteetan bakarrik ugaltzen da. Hortaz, gainerako animaliak bigarren mailako ostalariak dira parasitoarentzat, eta, batez ere, garunean sortzen dituen kisteetan kokatzen da. Bizi-zikloa burutzeko katuak irentsi behar ditu kisteak. Testuinguru horretan estrategia ebolutibo egokia da parasitoarentzat saguak katuari dion beldurra galaraztea, katuaren atzaparretan errazago eror dadin. Portaera-aldaketa hori parasitoak garunean sortzen dituen kisteek eragin zezaketela jotzen zen orain arte. Baina Californiako Unibertsitatekoek kisteak sortzen ez dituen birulentzia txikiko andui batekin egin dute ikerketa, eta ikusi dute hala ere katuaren usainari beldurra galtzen diotela saguek. Eta gaixotasuna gainditu eta parasitoak garunetik desagertzean ere, saguek ez dute beldurra berreskuratzen.
Andoni, blogera zure lehen ekarpena ondo egin duzu, dena den klasean esandakoa idatzi duzu baina ez diozu artikuluari lotura jarri. Hemendik aurrera badakizu nola egin eta segi berri zientifikoak blogean zintzilikatzen.
ResponderEliminar